Partaideak: Jon Gaubeka, Idoia Alberdi, Lorea Martinez eta Mikel Lizarralde. Zuzendaria: Borja Ruiz.

sábado, 18 de diciembre de 2010

Arrasateko kronikak

Sarrionandiaren ipuinetan oinarritutako antzezpena
"Literatur jauziak" programaren eskutik, literatura herritarrentzat.

300 (id: 994067)

Mondraberri- 2010/12/03

AEDk euskal literatura bultzatzeko helburuaz Literatur jauziak programa aurkeztu zuen joan den astean eta atzo Joseba Sarrionandiaren ipuinak oinarri hartuta, antzezlana eskaini zuen Apurka antzerki taldeak. Han izanik, ona naiz antzezpenak bertaratutakoen esker ona irabazi zuen. Kulturateko Areto nagusian izan ziren antzezleak arratsaldeko 19:30etatik hasita eta herritarrei hurbildu zizkieten idazle iurretarraren ipuinak.

Emanaldi epela izan zen, musika, sentsazio eta berbek girotua eta jendeak gustura hartu zuen proposamen interesgarri hau. Joseba Sarrionandiaren bederatzi ipuin laburretan oinarrituta zenbait istorio garatu ziren eszenatokian eta publikoarekiko hurbiltasuna azaldu zuten Apurka taldeko kideek. Jendeak, esan moduan, gustura eta interesez jarraitu zituen Sarriren eskutik ekarritako ipuin eta narrazioak eta txaloak izan ziren bukaeran antzezleentzat.

Gaur, bestalde, Euskararen Eguna den honetan, literaturara eta berben mundura hurbiltzeko beste proposamen interesgarri bat luzatzen die herritarrei AEDk. Literatur jauziak programaren barruan Ilunkerako berba jolasak errezitaldia eskainiko baitute Hirune Iribecampos, Eneko Barberena, Koldo Carrillo eta Iraitz Agirrek. Euskal Herriko zein nazioarteko autoreek utzitako testuak euskaraz irakurriko dituzte lau arrasatearrek. Beren testu kuttunenekin gozatu eta emanaldi atseginaz disfrutatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Emanaldia Kulturateko Areto nagusian izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

595 (id: 1002641)


http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=661778&menuId=5710863&onlypath=true#anchor_contenido

sábado, 15 de mayo de 2010

ESKERRIKASKO!















Gugan sinestu duten programatzaileeri eta kultur arduradunei Amorebietan, Deban, Gernikan, Beran, Oiartzunen, Mutrikun, Kanbon, Lekeition, Lezon, Azpeitian, Legorretan, Errenterian, Arrigorriagan eta Bilboko Zirkuituan, Bilbaoeszenari, Bilboko udaletxeari eta kulturtegietako arduradunei, Kutxa-ko kultura programari, gure maixu eta zuzendaria den Borja Ruiz-i, Txus eta Antton teknikariei,
eta azkenik gu ikustera etorri zareten lagun, familia, bikote,ikasle eta guztioi:

BIHOTZ BIHOTZEZ
ESKER MILA ABENTURA HONETAN PARTE HARTU IZANAGATIK!!!!!!!

ZUENGANDIK JASOTAKOAK GUGAN DIRAU


Apurka

viernes, 9 de abril de 2010

Hurrengo antzezpenak


-Bilbon Zirkuituaren barruan, Begoñako kulturtegian, Apirilak 21, Asteazkena, 19,30-etan.

-Mutrikuko kulturtegian, Apirilak 25, Igandea, 19-etan.

-Bilbon Zirkuituaren barruan, Solokoetxen, Maiatzak 13, Osteguna, 19,30-etan.

-Lezon Maiatzak 15 Larunbata, 22-etan.
Posted by Picasa

domingo, 14 de febrero de 2010

Bagoaz berriro!

Martxoak 3, 20etan San Francisco-ko Udaltegian, Bilboko Zirkuituan.
Martxoak 19, 21etan Kanbon Harri Xuri Aretoan, Iparraldean.
Martxoak 26, 20etan Lonbo Aretoan Arrigorriagan.

sábado, 9 de enero de 2010

Euria esan eta euria erortzea: hori da zoriontasuna


Oso gustora ikusi dugu emanaldia. Ez genuen gutxiago espero. Borja Ruiz gure zuzendariaren eta Kabia-ren eskutik datorren guztiak magia eta surrealismo kutsu ia jasanezin hori dauka eta.
Eta ikuskizun honetan ere hala zen: Batzutan ez zenekien amets baten erdian edo ametsgaizto baten zeunden, Izotzezko Emakumea azaltzen zenean adibidez. Kapelaz kantatutako ahots zoragarriek, koloreen eta elementuen eta materialen jokoek (izotza, ura, kea, area edo lurra, haizea, sua),objetuen magiak
( hala nola aterkietatik irtetzen ziren sorpresak, edo aterkiekin sortzen ziren pertsonaia berriak, edo objetuei ematen zitzaizkien esanahi eta metaforak berriak)...horrek denak ume denboretako patiora edo agian kuadro surrealista batera edo eta zergatik ez Sarrionaindia beraren narrazio batetara zeramatzaten. Azken finean gauza berbera baita; ametsa, jolasa, denbora neurtuaren zentzuaren galera, egunerokotasunaren apurketa, edertasuna eta alaitasuna.

Publikoko partaide xume moduan zera esan dezakegu, ikuskizunak utzi digun gazi-gozoa gazia baino gozoagoa dela. Azken finean, eta bukaeran Sar-ek dioen moduan: "azken finean batzuk guardasolarekin irtetzen gera, ez euria egin ahal duelako, baizik eta euria egin dezan". Hots, bizitza zoragarri honetan beldurra ematen digun horretaz blai egin gaitezkeela, eta are gehiago, beldurra diogun horrekin jolas egitera ere iritsi gaitezkeela!

Contribuyentes