Partaideak: Jon Gaubeka, Idoia Alberdi, Lorea Martinez eta Mikel Lizarralde. Zuzendaria: Borja Ruiz.

sábado, 9 de enero de 2010

Euria esan eta euria erortzea: hori da zoriontasuna


Oso gustora ikusi dugu emanaldia. Ez genuen gutxiago espero. Borja Ruiz gure zuzendariaren eta Kabia-ren eskutik datorren guztiak magia eta surrealismo kutsu ia jasanezin hori dauka eta.
Eta ikuskizun honetan ere hala zen: Batzutan ez zenekien amets baten erdian edo ametsgaizto baten zeunden, Izotzezko Emakumea azaltzen zenean adibidez. Kapelaz kantatutako ahots zoragarriek, koloreen eta elementuen eta materialen jokoek (izotza, ura, kea, area edo lurra, haizea, sua),objetuen magiak
( hala nola aterkietatik irtetzen ziren sorpresak, edo aterkiekin sortzen ziren pertsonaia berriak, edo objetuei ematen zitzaizkien esanahi eta metaforak berriak)...horrek denak ume denboretako patiora edo agian kuadro surrealista batera edo eta zergatik ez Sarrionaindia beraren narrazio batetara zeramatzaten. Azken finean gauza berbera baita; ametsa, jolasa, denbora neurtuaren zentzuaren galera, egunerokotasunaren apurketa, edertasuna eta alaitasuna.

Publikoko partaide xume moduan zera esan dezakegu, ikuskizunak utzi digun gazi-gozoa gazia baino gozoagoa dela. Azken finean, eta bukaeran Sar-ek dioen moduan: "azken finean batzuk guardasolarekin irtetzen gera, ez euria egin ahal duelako, baizik eta euria egin dezan". Hots, bizitza zoragarri honetan beldurra ematen digun horretaz blai egin gaitezkeela, eta are gehiago, beldurra diogun horrekin jolas egitera ere iritsi gaitezkeela!

Contribuyentes