Partaideak: Jon Gaubeka, Idoia Alberdi, Lorea Martinez eta Mikel Lizarralde. Zuzendaria: Borja Ruiz.

sábado, 18 de diciembre de 2010

Arrasateko kronikak

Sarrionandiaren ipuinetan oinarritutako antzezpena
"Literatur jauziak" programaren eskutik, literatura herritarrentzat.

300 (id: 994067)

Mondraberri- 2010/12/03

AEDk euskal literatura bultzatzeko helburuaz Literatur jauziak programa aurkeztu zuen joan den astean eta atzo Joseba Sarrionandiaren ipuinak oinarri hartuta, antzezlana eskaini zuen Apurka antzerki taldeak. Han izanik, ona naiz antzezpenak bertaratutakoen esker ona irabazi zuen. Kulturateko Areto nagusian izan ziren antzezleak arratsaldeko 19:30etatik hasita eta herritarrei hurbildu zizkieten idazle iurretarraren ipuinak.

Emanaldi epela izan zen, musika, sentsazio eta berbek girotua eta jendeak gustura hartu zuen proposamen interesgarri hau. Joseba Sarrionandiaren bederatzi ipuin laburretan oinarrituta zenbait istorio garatu ziren eszenatokian eta publikoarekiko hurbiltasuna azaldu zuten Apurka taldeko kideek. Jendeak, esan moduan, gustura eta interesez jarraitu zituen Sarriren eskutik ekarritako ipuin eta narrazioak eta txaloak izan ziren bukaeran antzezleentzat.

Gaur, bestalde, Euskararen Eguna den honetan, literaturara eta berben mundura hurbiltzeko beste proposamen interesgarri bat luzatzen die herritarrei AEDk. Literatur jauziak programaren barruan Ilunkerako berba jolasak errezitaldia eskainiko baitute Hirune Iribecampos, Eneko Barberena, Koldo Carrillo eta Iraitz Agirrek. Euskal Herriko zein nazioarteko autoreek utzitako testuak euskaraz irakurriko dituzte lau arrasatearrek. Beren testu kuttunenekin gozatu eta emanaldi atseginaz disfrutatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Emanaldia Kulturateko Areto nagusian izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

595 (id: 1002641)


http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=661778&menuId=5710863&onlypath=true#anchor_contenido

Contribuyentes